Sustoa baino ez, zorionez. Suhiltzaileen sirena hotsek herritar bat baino gehiagoren arreta erakarri dute asteazken bazkalostean. Txaramuntoko etxebizitzetako baten sukaldeko zartaginak su hartu du eta hura itzaltzen izan dira. Sua baino ikusgarriagoa izan da, kea. Suhiltzaileekin, halakoetan ohi den moduan, udaltzainak, Ertzaintza eta anbulantzia bertaratu dira. Zorionez, aipatu moduan, gertaerak kalte pertsonalik ez du eragin, kalte material arinak baino ez.