Nepalgo emakumeen bizi-baldintzak hobetzen lanean diharduen Nepaldala Gobernuz Kanpoko Erakundea laguntzeko elkartasun astea antolatu zuten Udarregi ikastolako LH6. mailako ikasleek, martxoaren 13ko astean. Denda solidarioa zabaldu zuten Agerialdeko frontoian, eta jendetsua izan zen lasterketa ere antolatu zuten herrian barrena. Tartean, zozketa bat ere antolatu zuten. Zozketak baditu sarituak.
"Egin dugu azoka solidarioaren zozketa", berri eman dute ikastolatik, sare sozialen bidez. Bi sari banatu dituzte, ikastolako irudiotan ikus dezakezuen moduan. Hemen sarituen berri:
1. saria: Ana Jimenez.
2. saria: Leire Serrano.
Eskertza plazaratu nahi izan dute ikastolatik. "Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi, eskerrak baita ere produktuak eman zenituzten saltoki eta herritarrei!!!!".