Iruki taldeak antolatzen ditu Donostialdeko lasterketak eta igande honetan Usurbilen neurtuko dituzte indarrak. "Iaz bezala, Zumartegi industrigunean egingo dira lasterketak", Irukikoek aditzera eman zigutenez. Kontua da Zumartegiko asfaltoa egoera txarrean dela eta azken orduan tokiz aldatu dute hitzordua. Igande honetan, goizeko 10:00etatik aurrera Urbilgo parkingean egingo dira lasterketak.
Txirrindulariak, Donostia ingurukoak
Lehia hauetan batzen diren txirrindulariak Donostia ingurukoak dira. "Hernani, Astigarraga, Usurbil, Donostia, Orio eta Lasarte-Oriakoak dira denak. Tartean dira bost usurbildar: Oihan eta Haritz Herrera, Adur eta Eñaut Soroa eta Anje Larburu", gurasoetako batek NOAUA!ri jakinarazi dioenez.
Argazkia beste lasterketa batean eginikoa da eta bertan agertzen dira bost usurbildar gazteak. Eta aldamenekoa, igandeko lasterketa iragartzeko plazaratu duten kartela: