"Sorginkerietan", hala izena du Ugaitz Agirrek Kaixomaitia.eus-ek antolaturiko Kontaketa Erotikoen Lehiaketaren hirugarren ediziora aurkezturiko lanak. Larunbat honetan saritu dute Donostiako Elkar dendan egin duten ekitaldian. 16 sortze lan aurkeztu dituzte, haietatik zortzi saritu ditu epaimahaiak.
Usurbildarraren idazlana irakurri nahi? Esteka honetan irakur dezakezue: Kontaketa Erotikoen Lehiaketa
Sarituak
1-Haizea Cosgayaren "Hats Lurrina".
2-Zigor Saizarren "Urbasako Dama".
3-Ernesto Prat Urzainkiren "Distopia Bertikala".
4-Ugaitz Agirreren "Sorginkerietan".
5-Mikel Casusoren "Ad Libitum".
6-Garazi Auzmendiren "Katarsia".
7-Urtzi Ruiz de Azuaren "Etxeratutakoan".
8-Garazi Urretabizkaiaren "On egin".