Udaleko Lan Eskaintza Publikoa
Udal erregistrora joanda nahiz telematikoki, usurbil.eus atarian eman ahalko da izena apirilaren 3ra arte. 26 lanpostu eskainiko ditu Usurbilgo Udalak Lan Eskaintza Publikoaren bidez. Deialdi honen oinarriak kaleratu zituen martxoaren 6ko Estatuko Aldizkari Ofizialak. Usurbilgo Udalak halere, deialdia abenduaren 15eko ebazpenaren bidez eman zuen ezagutzera. Abenduaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zituen xehetasunak.
Bi prozesu mota bideratuko dira lanpostu hauek guztiak betetzeko. "Lanpostuaren arabera, oposizio-lehiaketa (azterketa) bidez edo meritu lehiaketa hutsez egingo dira prozesuak". 26tik 25 meritu lehiaketa hutsez ebatziko direla berri eman du Udalak, "eta bakarra oposizio-lehiaketa bidez".
Lehiaketa-oposaketa sistema bidez:
-Administrazio bereziko teknikaria (erdi maila) (A2): plaza 1.
Meritu lehiaketa bidez lanpostuok beteko dira:
- Administrari laguntzaileak (C2): 2 plaza.
- Administrariak (C1): 4 plaza.
- Administrazio orokorreko teknikaria (erdi maila) (A2): plaza 1.
- Administrazio bereziko teknikaria (erdi maila) (A2): plaza 1.
- Administrazio orokorreko teknikaria (goi maila) (A1): plaza 1.
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (E). 6 plaza (Plazetako bat desgaitasun erreserban).
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (C2): plaza 1.
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (C1): plaza 1.
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (C1); udaltzaina: plaza 1.
Bildutako laboralak:
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (C2); oinarrizko lanbide heziketa (ileapainketa): 2 plaza.
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (C2): oinarrizko lanbide heziketa (sukaldaritza): 2 plaza.
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (A2): oinarrizko lanbide heziketa (1go maila): plaza 1.
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (A2): oinarrizko lanbide heziketa (2. maila): plaza 1.
- Administrazio berezia, zerbitzu bereziak (A2): oinarrizko lanbide heziketa (koordinatzailea): plaza 1.
Aipatu moduan, udal erregistroan eman ahalko da izena deialdi honetan, apirilaren 3ra arte, edota telematikoki usurbil.eus atarian.
Beterri Buruntzako lan deialdiak
Beterri Buruntzako Mankomunitateko Enplegu eta Prestakuntzako teknikariaren lanpostua bitarteko bidez betetzeko hautaketa-prozesua
Ezaugarriak:
—Lanpostu-mota: Funtzionarioa.
Eginkizun nagusiak:
— Eskualde-ingurunea aztertzea eta aukerak hautematea.
Informazio gehiago: martxoaren 29ko GAO.
Beterri Buruntzako Mankomunitateko Enpresa eta Sustapeneko Teknikariaren lanpostua bitarteko bidez betetzeko hautaketa-prozesua
Ezaugarriak:
—Lanpostu-mota: Funtzionarioa.
Eginkizun nagusiak:
— Eskualde-ingurunea aztertzea eta aukerak hautematea.
Informazio gehiago: martxoaren 29ko GAO.
Beterri Buruntzako Mankomunitateko Iraunkortasun Teknikariaren lanpostua bitarteko bidez betetzeko hautaketa-prozesua
Ezaugarriak:
—Lanpostu-mota: Funtzionarioa.
Eginkizun nagusiak
— Eskualde-ingurunea aztertzea eta aukerak hautematea.
Informazio gehiago: martxoaren 29ko GAO.
Eskabideak:
-Presentzialki: Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean (Herritarrei Arreta emateko Bulegoa:), Akarregi poligonoa, 10-203-204 bulegoa, 20120 Hernani / 688 76 11 95).
-Online: administrazioa@beterriburuntza.eus
-Informazio gehiagorako: beterriburuntza.eus
-Epea: martxoaren 30etik zenbatzen hasita hamar egun balioduneko epean.