Apirilaren 6rako antolatu dute 63 kilometro luze eta 2.700 metroko desnibela duen txangoa, duela hainbat hamarkadetatik egin izan duten moduan. Hitzorduan parte hartu nahi duten mendizaleek orain dute izen-emateko garaia; apirilaren 3a baino lehen, 662 039 829 telefono zenbakian.
Geldialdiekin
Aipatu moduan, apirilaren 6an, goizaldeko 4:45 aldera biltzen dira frontoi atzean. Aurten ere bai, 5:00etarako prestatu eta ibilaldiari ekiteko. Tarte horretan, egunaren amaieran Arantzazutik itzultzeko autobusean aldatzeko arropa utzi ahalko da. Ibilbidean zehar, zenbait geldialdi egiten dituzte; hala nola, Mandubian hamaiketakoa, Zumarraga parean arropa aldatzeko aukera, Legazpian bazkaltzeko geratzen dira eta Arantzazura helduta askari baten bueltan borobiltzen dute eguna. Ibilbide luzeko ohitura honek usurbildarrak soilik ez, besteak beste, Tolosaldeako hainbat kide elkartu izan ditu. Informazio gehiago jaso nahi duenak, deitu dezala 662 039 829 telefono zenbakira.