Alebin errendimendu mailan txapeldun

Noaua Aldizkaria 2023ko api. 4a, 08:00

Pagazpe alebin errendimendu mailan ekialdeko txapelketan nagusitu da.

Beste garaipen bat Pagazpe elkartekoentzat. Asteburuan txapelketa batean nagusitu dira kide gaztetxoak. Hala berri eman diote NOAUA!ri Pagazpetik. "Alebin errendimendu mailan Ekialdeko finalean txapeldun!!", nabarmendu dute herriko pilota elkartetik. Iragan asteburuan Arrillaga-Soroa bikoteak Arrasaten jokatutako finalari buruz ari ziren. Anoetako Kuku Pilota Elkartekoen aurka jokatutako neurketa 16-6 irabazi zuten Usurbilgoek. "Ayuso ere beraiekin taldean egon da txapelketan. Zorionak hirukote!".

Pagazpe aipatuta, gogoan izan, Usurbil FT eta Usurbil K.E.-rekin batera Lehen Hezkuntzako gaztetxoentzat Kirol Astea antolatu dutela apirilaren 11tik 14ra, goiz partean, 10:00-13:00. Izen-ematea iragan ostiralean itxi zuten.