Itzulerarako ikastaro gehiago

Noaua Aldizkaria 2023ko apirilaren 5a

KzGuneak eta Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak ikastaro gehiago iragarri dituzte datozen asteetarako.

Emakumeen ahalduntze eskola
"Nork bere burua ondo zaintzen eta maitatzen ikasten"*
Bideratzailea: Kontxi López Soria (gaztelaniaz).
Epea: apirilak 20-ekainak 8 (ostegunetan).
Ordua: 17:00-19:00.
Tokia: Potxoeneko Urdintxo gela.

"Biodantza ikastaroa"
Bideratzailea: Eider Zuriarrain.
Epea: apirilak 18-ekainak 20 (astearteetan).
Ordua: 15:30-17:00.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.

Izen-ematea:
Apirilak 11-17
Doan
943 377 110
Udaleko Parekidetasun Sailean
parekidetasuna1@usurbil.eus

Oharra: Usurbilgo emakumeek izango dute lehentasuna.

KzGunea
Arratsaldez zabalduko dute KzGunea apirilean, 16:00-20:00 artean. Hemen datozen ikastaroen berri:
-Apirilak 13-14, 16:00-18:00: "Google Argazkiak. Antolatu hodeian zure argazki guztiak".
-Apirilak 17-28, 16:00-18:00 "Ofimatika tresnak-LibreOffice".
Informazio gehiagorako: 
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net