Beterri Buruntza Mankomunitatearen lan deialdietan izen-emateko azken txanpa

Noaua Aldizkaria 2023ko api. 11a, 08:55

Enplegu eta Prestakuntzako, Enpresa eta Sustapeneko eta Iraunkortasun Teknikari lanpostuak bitarteko moduan betetzeko hautaketa-prozesuetan parte hartzeko aukera dute interesdunek.

Hiru lanpostu betetzeko hautaketa-prozesuaren deialdiak eta oinarriak plazaratu zituen Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil batzen dituen Beterri Buruntzako Mankomunitateak, martxoaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Oposizio-lehiaketa bidez hautatuko dira langileak.

Beterri Buruntzako Mankomunitateko Enplegu eta Prestakuntzako teknikariaren lanpostua bitarteko bidez betetzeko hautaketa-prozesua
Ezaugarriak:
—Lanpostu-mota: Funtzionarioa.
—Sailkapen-taldea: A2.
—Eskala: Administrazio Orokorra.
—Azpieskala: Kudeaketa.
—Dedikazio mota: Lanaldi arrunta.
—Lanpostu-mailako osagarria: 20. maila.
—Lanpostuaren balorazioaren araberako ordainsaria: 43.167,88 €.
—Hizkuntza eskakizuna: 4.
—Derrigortasun-data: 2022ko martxoaren 28a.

Eginkizun nagusiak:
Eskualde-ingurunea aztertzea eta aukerak hautematea.
Lurraldearen garapena sustatzen duten beste eragile, proiektu eta programa batzuetan lankidetza publiko-pribatua sustatzea.
Dirulaguntzen eskabideei proiektuak aurkeztea, garatzea, justifikatzea eta ebaluatzea.
Eskualdeko eragileen lehiakortasuna eta ongizatea aprobetxatuko duten hobekuntza-zerbitzuak planifikatzea eta ematea.   
Gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden kolektiboei zuzendutako programak, proiektuak, ekimenak edo tresnak diseinatu, sustatu eta koordinatzea.

Informazio gehiago: martxoaren 29ko GAO.


Beterri Buruntzako Mankomunitateko Enpresa eta Sustapeneko Teknikariaren lanpostua bitarteko bidez betetzeko hautaketa-prozesua
Ezaugarriak:
—Lanpostu-mota: Funtzionarioa.
—Sailkapen-taldea: A2.
—Eskala: Administrazio Orokorra.
—Azpieskala: Kudeaketa.
—Dedikazio mota: Lanaldi arrunta.
—Lanpostu-mailako osagarria: 20. maila.
—Lanpostuaren balorazioaren araberako ordainsaria: 43.167,88 €.
—Hizkuntza eskakizuna: 4.
—Derrigortasun-data: 2022ko martxoaren 28a.

Eginkizun nagusiak:
Eskualde-ingurunea aztertzea eta aukerak hautematea.
Lurraldearen garapena sustatzen duten beste eragile, proiektu eta programa batzuetan lankidetza publiko-pribatua sustatzea.
Dirulaguntzen eskabideei proiektuak aurkeztea, garatzea, justifikatzea eta ebaluatzea.
Eskualdeko eragileen lehiakortasuna eta ongizatea aprobetxatuko duten hobekuntza-zerbitzuak planifikatzea eta ematea.
Enpresa-ekimen berriak abian jartzeko eta coworking publikoak eta lankidetza-sare publiko-pribatuak dinamizatzeko sentsibilizazio- eta laguntza-zerbitzuak ematea.

Informazio gehiago: martxoaren 29ko GAO.


Beterri Buruntzako Mankomunitateko Iraunkortasun Teknikariaren lanpostua bitarteko bidez betetzeko hautaketa-prozesua
Ezaugarriak:
—Lanpostu-mota: Funtzionarioa.
—Sailkapen-taldea: A2.
—Eskala: Administrazio Orokorra.
—Azpieskala: Kudeaketa.
—Dedikazio mota: Lanaldi arrunta.
—Lanpostu-mailako osagarria: 20. maila.
—Lanpostuaren balorazioaren araberako ordainsaria: 43.167,88 €.
—Hizkuntza eskakizuna: 4.
—Derrigortasun-data: 2022ko martxoaren 28a.

Eginkizun nagusiak
Eskualde-ingurunea aztertzea eta aukerak hautematea.
Lurraldearen garapena sustatzen duten beste eragile, proiektu eta programa batzuetan lankidetza publiko-pribatua sustatzea.
Dirulaguntzen eskabideei proiektuak aurkeztea, garatzea, justifikatzea eta ebaluatzea.
Eskualdeko eragileen lehiakortasuna eta ongizatea aprobetxatuko dituzten hobekuntza-zerbitzuak planifikatzea eta ematea.

Informazio gehiago: martxoaren 29ko GAO.

Eskabideak:
-Presentzialki: Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean (Herritarrei Arreta emateko Bulegoa:), Akarregi poligonoa, 10-203-204 bulegoa, 20120 Hernani / 688 76 11 95).
-Online: administrazioa@beterriburuntza.eus
-Informazio gehiagorako: beterriburuntza.eus
-Epea: martxoaren 30etik zenbatzen hasita hamar egun balioduneko epean.