#M28

Hauteslekuen zerrenda kaleratu dute

Noaua Aldizkaria 2023ko api. 11a, 09:12

Maiatzaren 28rako deituak dauden udal eta foru hauteskundeetan eta Zubietako Herri Batzarra berritzeko bozketa egun horretan egokituko dituzten hauteslekuen zerrenda plazaratu dute.

Maiatzaren 28rako deituak dauden udal eta foru hauteskundeetan egokituko diren "hauteskundeetako sekzio, hauteskunde-mahai eta hauteslekukuen behin-behineko zerrenda" kaleratu du aste hasiera honetako Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak. Erreklamazioak aurkezteko sei eguneko epea zabaldu dute orain. Behin betiko zerrenda, maiatzaren 28aren aurreko hamar eguneko tartean plazaratuko dute.

Gipuzkoa mailako zerrenda da, jai eguna izan arren, egutegi kontuagatik (hauteskundeak deitu eta seigarren egunean argitaratu beharra izaten da) derrigorrez astelehen honetan, apirilaren 10eko GAO-k argitaraturikoa. Udalerri bakoitzak izango dituen hauteslekuak zehazten ditu. Usurbili dagokionean, zortzi hautesleku izango ditu eta aipatzeko moduko aldaketa bat. Covid19 garai betean egin ziren azken hauteskundeak; 2020ko uztailean hain zuzen, Eusko Legebiltzarra berritzeko deitutakoak. Prebentzio neurriak betetze aldera, Udarregi ikastolan kokatu izan dituzten hiru hauteskunde mahaiak Oiardo Kiroldegira lekuz aldatu zituzten.

Osasun krisialdia igarota, hauteslekuok Udarregi ikastolaren eraikin gorriko erdiko aretoan kokatuko dituzte berriz. Hauekin batera, hautesleku bana, ohi bezala, Aginagako Eskolan eta Santuenea Elkartearen egoitzan. Kalezarko Haur Eskolan bi mahai kokatuko dituzte eta Zubietako Lanbide Eskolan azkena. Bertan, Usurbil aldean bizi ziren zubietarrek bozkatu ahalko dute. Donostia aldean bizi direnek, aldiz, bertako herri ikastetxean.

Kaxkape, hauteslekuetako bat
Ohi bezala, ez da bi udalerriren artean zatitua segitzen duen Zubietak izango duen berezitasun bakarra. Udal eta foru hauteskundeez gain, bertako Herri Batzarra berritzeko aukera izango dute egun berean. Eta hemen dator, baita beste leku aldaketa. Orain arte, Alamandegin kokatu izan dute tokiko erakunde hau berritzeko bozketa lekua. Oraingoan, ordea, Kaxkapera joan beharko dute botoa ematera.

Hautesleku guztiok ordutegi berean ireki eta itxiko dira; maiatzaren 28an, goizeko 9:00etan hasi eta arratsaldeko 20:00ak arte izango dituzte zabalik.

Eskualdeetako hauteskunde batzordeen eraketa
Datozen udal eta foru hauteskundeei begirako prestaketa lanak aurrerabidean dira. Egunotan GAO-k berri eman duenez, eskualdeko hauteskunde batzordeak eratu dira. Horrez gain, Batzar Nagusietarako eta toki-erakunde txikietako auzo-alkatetzetarako hauteskundeetan erabili beharreko baliabide materialak arautzen dituen foru dekretua kaleratu dute.

Hauteslekuen zerrenda

Udalerria

Barrutia

Saila

Azpisaila

Mahaia

Letrak

Hauteslekua

Hauteslekuaren helbidea

USURBIL

01

001

 

A

A I

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

001

 

B

J Z

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

USURBIL

01

002

01

A

A Z

KULTUR ELKARTEA

SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA)

USURBIL

01

002

02

B

A Z

HERRI IKASTETXEA

ERRIBERAKO KALEA 7 (AGINAGA)

USURBIL

01

003

01

A

A I

HAUR ESKOLA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

01

B

J Z

HAUR ESKOLA

KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR)

USURBIL

01

003

02

C

A Z

LANBIDE-ESKOLA

ZUBIETA AUZOA 9 (ZUBIETA)

USURBIL

01

004

 

U

A Z

UDARREGI IKASTOLA

GERNIKA IBILBIDEA 11

DONOSTIA

06

012

02

B

A Z

ZUBIETAKO ESKOLA

LEARRITZA 52 (ZUBIETA)