Liburutegia, solasaldien ziklo berri baten atarian

Noaua Aldizkaria 2023ko api. 11a, 08:08

Hiru literatura solasaldi iragarri ditu Sutegi udal liburutegiak apirila amaieratik maiatza hasierara.

Hiru literatura solasaldi antolatu ditu Sutegi udal liburutegiak apirileko bigarren hamabostalditik aurrera; bi gaztetxoekin eta hirugarrena helduekin. Hitzordu guztion berri duzue segidan. Adi, ekitaldiotan aztergai izango diren liburuen aleak eskuragarri dituzue liburutegian bertan.

Udaberria liburutegian
Apirilak 25, asteartea
18:00 Irakurketa solasaldia LH4 eta LH5eko gaztetxoekin. Yolanda Arrietaren "Zazpi pertsonaia istorio bila" liburua aztertuko dute egilearekin berarekin.

Maiatzak 8, astelehena
18:30 "Basa" liburua mintzagai izango duen literatura solasaldia Sutegi udal liburutegian, bere egile Miren Amurizarekin.

Maiatzak 10, asteazkena
18:00 Miren Agur Meaberen "Bihotzak Dun-Dun" liburua aztergai izango duen literatura solasaldia LH6ko gaztetxoekin, Yolanda Arrietak bideratua.

Oharra: liburuon aleak Sutegi udal liburutegian eskuragarri.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.