Udalak aurtengorako onartua duen egutegi fiskalari lotuta, hiruhilero moduan, asteroko azokari lotutako tasa borondatez ordaintzeko epea zabaldu du. Zehazkiago esanda, asteazkenero Askatasuna plazan egiten den azokakoek bide publikoa erabiltzeagatik urtean lautan ordaindu behar izaten dutena.
Udalak asteazken honetako, apirilaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara emandako iragarkiaren arabera, tasa honi lotutako errolda onetsi du. Bihartik, hilabeteko tartea egongo da erreklamazioak aurkezteko. "Errolda Kontuhartzailetzan dago jarrita".
Udalak gogorarazi duenez, bide batez, "herri honetako zergadun guztiei adierazten zaie apirilaren 3tik maiatzaren 2ra bitartean, biak barne, dagokion zenbatekoa ordaindu ahal izango dela borondatezko epe horretan".
Maiatzean, ura, estolderia eta hondakinei lotutako hiruhileroko tasa ordaintzeko garaia izango da. Hemen, aurtengorako Udalak onartua duen egutegi fiskala:
2023. urteko egutegi fiskala
-Urtarrilak 2-31: Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - aurreko urteko 4. hiruhilekoa.
-Otsailak 1-martxoak 1: Ura ,estolderia eta hondakinak - aurreko urteko 4. hiruhilekoa.
-Martxoak 1-apirilak 17: Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga.
-Apirilak 3-maiatzak 2: Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 1. hiruhilekoa.
-Maiatzak 2-ekainak 1: Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 1. hiruhilekoa.
-Maiatzak 15-uztailak 4: Ondasun higiezinen gaineko zerga.
-Uztailak 4-abuztuak 1: Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 2. hiruhilekoa.
-Abuztuak 1-irailak 1: Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 2. hiruhilekoa.
-Irailak 1-urriak 2: Espaloian zehar ibilgailuak sartzea (badoa).
-Urriak 2-azaroak 10: Ekonomi jarduera gaineko zerga.
-Urriak 2-31: Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 3. hiruhilekoa.
-Azaroak 2-abenduak 1: Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 3. hiruhilekoa.
-Azaroak 2-30: Bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...).
-Azaroak 2-30: Emakida administratiboak (atxega jauregia, udal baratzak...).
Informazio gehiagorako, abenduaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.