Herria dantzan jarri nahi du Orbeldik hurrengo bi asteburuetarako antolatu duen Dantzaroa zikloaren baitan. Aurreko edizio arrakastatsuen ondotik, tranpaldo irekia antolatu du aurtengorako ere, nork bere dantzarako trebezia erakustea ahalbidetuko duena. Egin beharrekoa honako hau da; abesti bat hautatu, koreografia plazaratzeko zerbait behar duten adierazi eta talde kide kopurua eta izena zehaztu. “Dantzarako modalitatea librea da”, adierazi dute Orbelditik. Hain zuzen, jakitun dira Orbelditik kanpo ere beste dantza modalitate batzuetan jarduten dutenak badirela herrian eta egiten dutena erakusteko “plaza ez dutenak”. Horretara animatzen dituzte “ez soilik haurrak, baita gazteak eta helduak ere. Animatu!”. Ostiral hau dute interesdunek, usurbildantzan@gmail.com helbidean izen-emateko azken eguna.
Dantza Egun horri begirako bigarren oharra; apirileko azken larunbata izanik, kantu-jira egiten den eguna alegia, Usurbilgo Euskal Kantu Taldearekin lankidetzan euskal abestiak eta dantzak tartekatuko dituen kalejira berezia antolatu du aipatu bilguneak eta Orbeldik, hilaren 29rako. Kalezartik abiatuko den hitzorduaren ostean, bazkaria antolatu dute Udarregiko jangelan. Otordu irekia herri osoarentzat. Txartelak salgai dituzue Artzabalen.
Dantzaroa
Apirilak 22, larunbata: 5. Helduen Dantzari Topaketak
11:30 “Hala bazan!” emanaldiaren entsegu orokor irekia Aginagako frontoian.
17:30 Dantzarien argazki ofiziala udaletxean eta kalejira hasiera. Taldeak: Orbeldi, Ortzadar, Arantzarte, Haize Dulantzi.
18:30 Emanaldi nagusia frontoian.
00:00 Erromeria Iratzar taldearekin frontoian.
Apirila 23, igandea: 4. Dantzari Txiki Eguna
11:00 Dantzarien argazki ofiziala udaletxean eta kalejira hasiera. Taldeak: Egape, Jalgi, Ereintza, Murixka, Alkartasuna eta Orbeldi.
13:00 Emanaldi nagusia Usurbilgo frontoian.
16:30 Erromeria Elizagoien ahizpen eskutik Artzabalen.
Apirilak 29, larunbata: 11. Dantza Eguna
12:00 Kanta eta dantza kalejira, Kalezarko Felix Aizpurua plazatik hasita.
14:30 Kantu-bazkari irekia Udarregiko jantokian. Txartelak 15 eurotan salgai Artzabalen, apirilaren 25era arte.
18:00 Tranpaldo irekia Artzabalgo frontoian. Izen ematea: usurbildantzan@gmail.com helbidera idatzi.
22:00 “Hala bazan!” ikuskizuna frontoian.
Ondoren, otarraren zozketa.
00:00 Erromeria Bide Batez taldearen eskutik, Mikel Laboa plazan.
Antolatzailea: Orbeldi dantza Taldea.
Laguntzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.