"Oporrak Bakean"

Haur sahararrak udan etxean hartzeko programa martxan

Noaua Aldizkaria 2023ko api. 14a, 08:15

Udako hilabeteetan 8 urteko haur sahararrak etxean hartzeko elkartasun programan izen-emateko epea zabaldu dute.

Haurrak basamortuko udako 50 gradutik gorako tenperaturatik edo are ekaitzetatik urruntzea, elikadura orekatuarekin haien osasuna hobetzea, oinarrizko osasun azterketak egiteko, kultura eta hizkuntza berriak ezagutu, bizi duten egoeraren aurrean euskal herritarrok sentsibilizatu edota bi herrion arteko hartuemana sustatzeko. 

Helburuon bueltan antolatzen dute ibilbide luzea duen Oporrak Bakean programa. 8 urteko haur saharar errefuxiatuak udan etxean hartzea ahalbidetzen duen elkartasun egitasmoa. "Helburua 300 haurrei ongietorria ematea da". Aurtengo edizioa eta antolaketa lanak abiarazi dituzte, "Uda bateko besarkada" aldarripean. Interesdunek apirilaren 25era arteko epea dute, bideotatik izen-emateko: 696 014 786 / oporrakbakean@gmail.com

Ia bost hamarkada igaro dira "Mendebaldeko Sahara Marokok okupatu zuenetik, Espainiako Estatuaren oniritziarekin. Ordutik hona, Herri Sahararra behartua izan da bere giza eskubideak zapaltzen dituen herrialde baten okupaziopean bizitzera, edota munduko deserturik lehorrenaren erdian dauden Tindufeko saharar errefuxiatu kanpamentuetan bizirautera, edota haien lurraldetik urrun emigratzera". Testuinguru ezin latzago honetan ekimen honekin bat egitera gonbidatzen dute. "Oporrak Bakean udaz uda egi bihurtzeko harrera familia berriak behar dira. Zuk ere proiektuaren parte izan nahi baduzu eta familiako kide berri batekin uda ahaztezin bat pasatu, eman izena programan!".

Informazio gehiago, oporrakbakean.eus atarian.