AEK-ren literatura lehiaketara idazlanak aurkezteko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2023ko api. 17a, 08:39

Astelehen honetan, apirilaren 17an itxiko dute Etumeta AEK euskaltegiak antolaturiko sortze lanak aurkezteko epea.

Ipuin laburren lehiaketa antolatu zuela iragarri zuen Etumeta AEK euskaltegiak urtarrila amaieran. Ordutik zabalik izan den txapelketara lanak aurkezteko epea ixtear dute. Astelehen hau, apirilaren 17a dute interesdunek sortze lanak helarazteko. Hemen deialdi honen oinarrien berri:

Parte hartzaileak

  • 18 urtetik gorakoei zuzendurikoa da txapelketa.
  • Usurbilen erroldatua egon beharko du edo Etumeta AEK euskaltegian matrikulatua lanak bidaltzeko unean.

Lehiaketaren ezaugarriak

  • Ipuin laburrak izango dira, 650 hitz, gehienez.
  • Times New Roman letran idatziak, 12 neurrian, espazio bikoitzarekin.
  • Gai librean idatziko dira.
  • Lanak aurrez argitaratu gabeak izango dira, baita lehiaketaren batera bidali gabeak ere.
  • Euskaraz idatziak behar dute.
  • Ez da inolako pertsona zein kolektiboren aurkako eduki iraingarririk onartuko. Baldintza guztiak onartzea dakar parte hartzeak berak, lehen hau barne.

 

Lanen aurkezpena

  • Dokumentu batean: ipuina bera, marka identifikagarririk gabe, PDF formatuan. Artxiboaren izena ipuinaren izenburua bera izango da: "Izenburua.pdf".
  • Beste dokumentuan: parte hartzailearen datuak, hau da, izena, bi abizenak, jaiotze data, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa, PDF formatuan. Artxiboaren izena ipuinaren izenburuarekin berarekin identifikatuko da: "Izenburua.datuak.pdf".
  • Times

Epeak

  • Lanak bidaltzeko epea: apirilaren 17ra arte.
  • Sari banaketan egingo da irabazlea publiko, irabazleari emailez jakinaraziko zaio aurretiaz.
  • Sari banaketa ekainaren 7an egingo da.

 

Epaimahaia

  • Etumeta AEK-k aukeraturiko hiru epaimahaikideek osatuko dute. Irabazle bakarra egongo da eta gehienez ere bi aipamen; bakoitzari diru saria eta oroigarria emango zaizkio. Epaimahaiak sariren bat eman gabe utzi dezake, merezitako laneik ez dagoela erabakiko balu.



Sariak:

  • Txapelduna: 250 €
  • Aipamena: 50 €
  • Parte hartzaile guztiak gonbidatuta egongo dira sari banaketara, eta oroigarri bana emango zaie.


Informazio gehiagorako: