Emakumeen ahalduntze eskolako ikastaroetan izen-emateko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2023ko apirilaren 17a

Astelehen honetan, apirilaren 17an itxiko dute Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak antolaturiko ahalduntze eskoletan izen-emateko epea. Lerrootan datozen ikastaroen berri.

Emakumeen ahalduntze eskola
"Nork bere burua ondo zaintzen eta maitatzen ikasten"*
Bideratzailea: Kontxi López Soria (gaztelaniaz).
Epea: apirilak 20-ekainak 8 (ostegunetan).
Ordua: 17:00-19:00.
Tokia: Potxoeneko Urdintxo gela.

"Biodantza ikastaroa"
Bideratzailea: Eider Zuriarrain.
Epea: apirilak 18-ekainak 20 (astearteetan).
Ordua: 15:30-17:00.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.

Izen-ematea:
Apirilak 11-17
Doan
943 377 110
Udaleko Parekidetasun Sailean
parekidetasuna1@usurbil.eus

Oharra: Usurbilgo emakumeek izango dute lehentasuna.

KzGunea
Arratsaldez zabalduko dute KzGunea apirilean, 16:00-20:00 artean. Maiatzean, beraz, goizez, 9:00-13:00 artean. Hemen datozen ikastaroen berri:
-Apirilak 17-28, 16:00-18:00 "Ofimatika tresnak-LibreOffice".
-Maiatzak 2-15, 09:00-11:00 "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".
-Maiatzak 17-19, 09:00-11:00 "Sortu bideoak zure gustukoen irudiekin".
-Maiatzak 22-31, 09:00-11:00 "Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin".

Informazio gehiagorako: 
kzgunea.eus
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net