2023-24 ikasturtea

Aurrematrikulatzeko azken astea Oriarten

Noaua Aldizkaria 2023ko api. 17a, 09:41

2023-24 ikasturterako aurrematrikulazioa bideratzeko azken egunak dira honako hauek, batxilergoa ikasteko aukera eskaintzen duten ikastetxeetan; tartean, Usurbilgo eta Lasarte-Oriako Oriarte institutuan.

HH, LH eta DBH zikloak eskaintzen dituzten ikastetxeetako matrikulazio epea igarota, batxilergokoen txanda orain. Aurrematrikulazio epea zabaldu zuten martxoaren 27an, besteak beste, Usurbil eta Lasarte-Oriako Oriarte Institutuan nahiz www.euskadi.eus/hezkuntza atarian. Ostiral honetara arte, apirilaren 21era bideratu ahalko da 2023-24 ikasturterako izen-ematea bertan eta gainerako EAE-ko berrehunetik gora ikastetxe publiko nahiz itunpekoetan. 

Zientziak eta teknologiako, eta giza zein gizarte zientzietako batxilergoetan trebatzeko aukera eskaintzen du Oriartek. Informazio gehiagorako: 
oriarte.eus
943 899 492
info@oriarte.eus

Egutegia
-Martxoak 27-apirilak 21: eskaerak eta dokumentazioa aurkeztea.
-Maiatzak 10: onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrenden argitaratzea.
-Maiatzaren 17ra arte: behin-behineko zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea.
-Maiatzak 24: onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrenden argitaratzea.
-Ekainak 19-uztailak 4: matrikula egiteko epea.