Liburutegia, literatura solasaldi ziklo berriaren atarian

Noaua Aldizkaria 2023ko apirilaren 17a

Hiru literatura solasaldi iragarri ditu Sutegi udal liburutegiak apirila amaieratik maiatza hasierara.

Hiru literatura solasaldi antolatu ditu Sutegi udal liburutegiak apirileko bigarren hamabostalditik aurrera; haietako bi gaztetxoekin eta hirugarrena helduekin. Hitzordu guztion berri duzue segidan. Adi, ekitaldiotan aztergai izango diren liburuen aleak eskuragarri dituzue liburutegian bertan.

Udaberria liburutegian
Apirilak 25, asteartea
18:00 Irakurketa solasaldia LH4 eta LH5eko gaztetxoekin. Yolanda Arrietaren "Zazpi pertsonaia istorio bila" liburua aztertuko dute egilearekin berarekin.

Maiatzak 8, astelehena
18:30 "Basa" liburua mintzagai izango duen literatura solasaldia Sutegi udal liburutegian, bere egile Miren Amurizarekin.

Maiatzak 10, asteazkena
18:00 Miren Agur Meaberen "Bihotzak Dun-Dun" liburua aztergai izango duen literatura solasaldia LH6ko gaztetxoekin, Yolanda Arrietak bideratua.

Oharra: liburuon aleak Sutegi udal liburutegian eskuragarri.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.