2023-24 matrikulazio epea zabaldu berri duten honetan, Haur Eskolako proiektua eta azpiegiturak ezagutzeko aukera asteazken honetan, apirilaren 19an. Saio bana iragarri dute euskaraz eta gaztelaniaz. Arratsaldeko 17:00etan euskarazkoa, ordubete beranduago, 18:00etan, erdarazkoa.
Matrikulazioa
Aipatu moduan, zabalik da apirilaren 28ra arte 2023-24 ikasturtera begirako matrikulazio epea Haur Eskolan. Deialdia 0-3 urte artekoei zuzendua dago; bestela esanda, 2021-23 urte artean jaiotakoei.
"Behin ikasturtea hasita, Haur Eskolak eskaintzen duen zerbitzuaren beharra izango duzuela aurreikusten baduzue, matrikulazio garaian gurekin harremanetan jartzea eskertuko genizueke, epez kanpoko izen-emateei ezin baitiegu plaza eta ordutegia bermatu", ohartarazi dute Haur Eskolatik.
Matrikulatzeko hitzordua eskatu beharko da aurrez, informazio gehiago ere jaso daitekeen bideotatik hain zuzen:
943 36 12 16 (8:00-15:00 artean)
haureskola@udarregi.eus
Ugarte, 9