Beste urrats bat maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetarako prestaketa lanen prozeduran. Usurbil barne hartzen duen Donostiako Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak, ate joka dugun kanpainako ekitaldiak egiteko baimendutako tokien zerrenda kaleratu du, asteazken honetako, apirilaren 19ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean; Aduna, Astigarraga, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Orio, Pasaia, Urnieta eta udalerri honetakoak.
Usurbili dagokionez hain zuzen, bosna lokal eta kaleko beste hainbeste gune baimendu dira eragile politikoen kanpainako ekimenetarako. Lokalei dagokienean, Sutegi, Santuenea eta Aginagako udal lokalak, Potxoenea eta Artzabalgo aretoan antolatu ahalko dira ekitaldiok. Plaza publikoari dagokionean, baita Kaxkoko, Aginagako, Zubietako eta Santueneko frontoietan edota Askatasuna enparantzan. "Aurrez Udalarekin kontsulta egitea komeni da, ea libre dauden jakiteko", ohartarazi du Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak.
Zerrendaren aurkezpena
Gogoan izan, aurrekanpainako lehen ekitaldia deitu du Usurbilgo EHBIlduk ostiral honetarako, apirilaren 21erako. Hautagaien zerrenda osoa aurkeztuko du jendaurrean, arratsaldeko 18:30etan Mikel Laboa plazan.
Posta bidezko bozka
Modu honetan bozkatu nahi duenak eskabidea aurkezteko epea zabalik du. "INEren (Estatistikako Institutu Nazionala) webgunean edo Correosen eskuragarri dagoen inprimaki bat erabiliz. Bi kasuetan, betetako inprimakia Correoseko edozein bulegotan aurkeztu beharko da. Posta-zerbitzuko funtzionarioek nortasuna egiaztatzen duen jatorrizko agiria erakusteko eskatuko diete, eta sinadura bat datorrela egiaztatuko dute".
Hauteslekuen zerrenda
Gogoan izan, bestalde, hilaren 11n hauteslekuen zerrenda kaleratu zuela GAO-k. Segidan duzuena da hain zuzen. Zerrenda horri, Zubietako Herri Batzarra berritzeko hauteskundeetako bozkatzeko lekua erantsi beharko litzaioke. Orain arte, Alamandegira joan behar izaten zen bozkatzera; datorren maiatzaren 28an, estreinakoz, Kaxkapera joan beharko da.
Gainerakoan, aldaketa bakarra; azken hauteskundeak, Eusko Legebiltzarra berritzeko deitutakoak, 2020ko uztailean egin ziren. Covid19 garai betean ginenez, prebentzio neurri gisa, Udarregi ikastolako hauteslekua Oiardo kiroldegian kokatu zuten. Maiatzaren 28ko hitzorduan, jatorrizko lekuan, ikastolako erdiko aretoan egokituko dituzte berriz.
Udalerria |
Barrutia |
Saila |
Azpisaila |
Mahaia |
Letrak |
Hauteslekua |
Hauteslekuaren helbidea |
USURBIL |
01 |
001 |
|
A |
A I |
UDARREGI IKASTOLA |
GERNIKA IBILBIDEA 11 |
USURBIL |
01 |
001 |
|
B |
J Z |
UDARREGI IKASTOLA |
GERNIKA IBILBIDEA 11 |
USURBIL |
01 |
002 |
01 |
A |
A Z |
KULTUR ELKARTEA |
SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA) |
USURBIL |
01 |
002 |
02 |
B |
A Z |
HERRI IKASTETXEA |
ERRIBERAKO KALEA 7 (AGINAGA) |
USURBIL |
01 |
003 |
01 |
A |
A I |
HAUR ESKOLA |
KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR) |
USURBIL |
01 |
003 |
01 |
B |
J Z |
HAUR ESKOLA |
KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR) |
USURBIL |
01 |
003 |
02 |
C |
A Z |
LANBIDE-ESKOLA |
ZUBIETA AUZOA 9 (ZUBIETA) |
USURBIL |
01 |
004 |
|
U |
A Z |
UDARREGI IKASTOLA |
GERNIKA IBILBIDEA 11 |
DONOSTIA |
06 |
012 |
02 |
B |
A Z |
ZUBIETAKO ESKOLA |
LEARRITZA 52 (ZUBIETA) |