Apirilaren 28an

Herri afaria, Aitzagako sukaldaritza ikastarokoen eskutik

Noaua Aldizkaria 2023ko api. 20a, 09:09

Aitzaga elkarteak martxoan antolatu zuen sukaldaritza ikastaroko partaideek prestatuko dute apirilaren 28ko otordua.

Datorren apirilaren 28a, hilabete honetako azken ostirala izango da, hilero moduan, mobilizatzeko eguna. Sarek deitutako elkarretaratzea izango da Mikel Laboa plazan. Oraingoan, ordea, bigarren hitzordu bat ere izango da iluntze horretan. Herri afaria iragarri dute Aitzaga elkartean. Otordu berezia; prestatuko dutenak, iragan hilabetean zehar aipatu elkarteak antolaturiko sukaldaritza ikastaroan trebatu zirenak izango baitira. "Martxoan zehar sukaldaritza ikastaroan parte hartu duten sukaldariek prestatuko digute menu goxo-goxoa! ", iragarri dute antolatzaileek. Haritz Arruti Elketa jatetxeko sukaldari usurbildarrak gidaturiko ikastaroan dozena bat herrikideek parte hartu zuten.

Otordurako txartelak datorren asteazkenera arte eskura ditzakezue Txiribogan edota Bordatxon. Dastatu ahalko duzuen menuaren nondik norakoen berri duzue segidan:

Apirilak 28, ostirala
20:00 Azken ostiraleko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.
21:00 Herri afaria Aitzaga elkartean.
Menua: zizka-mizkak, ganba eta porruz beteriko hostarea, txerri masailak patata krema keeztuarekin. Azkenburukoa, kafea eta edaria (sagardoa, ura eta ardoa).
Txartelak: Txiribogan eta Bordatxon 20 eurotan eskuragarri, apirilaren 26ra arte.

Antolatzaileak: Usurbilgo Sare eta Aitzaga elkartea.