“Usurbil Kirol Elkarteari esker, gure seme-alabek esperientzia paregabea bizitzeko aukera izan dute”

Erredakzioa 2023ko api. 20a, 15:52

Usurbil Kirol Elkartea pozik bueltatu da Calellatik. “Oso balorazio positiboa egiten dugu. Txapelketaren lehenengo edizioa izateko, ez dugu inolako arazorik izan eta bai jokalari, bai entrenatzaile, eta baita zuzendaritzakoak ere oso gustura itzuli garela baieztatzen dugu”, adierazi dute ohar baten bidez. Gurasoek, aldiz, Usurbil KE taldekoen lana goraipatu dute: “Lan bikaina egin duzue, zorionak!”. Asteburu honetako partiden egutegia albistearen amaieran topatuko duzue.

Calellara Ostegun Santuan iritsi ziren, “eta ostiral goizean hasi ginen partidak jokatzen”, Usurbil KE taldekoek aditzera eman dutenez. “Larunbatean ere multzoko partidak jokatu ziren, eta igandean, berriz finalak. Aipatu beharra dago Usurbil Kirol Elkarteak maila guztietan finalera sartu zituela taldeak”. Biharamunean, iluntzean abiatu ziren Calellatik Usurbil aldera eta  “goizeko 3:30 aldera iritsi ginen”. Nekatuta, baina pozik esperientziarekin  eta bertan erdietsitako kirol emaitzekin.

 

Calellara joandako gurasoak: “Eskerrik asko, Usurbil KE”

Usurbil KE taldeko jokalari eta entrenatzaileekin batera, guraso kuadrilla bat ere bertaratu zen Kataluniako Calella herrian jokatu zen txapelketara. Handik bueltan, esker oneko idatzi bat igorri dute NOAUA!ko erredakziora. Gurasoen gutunak honela dio: “Aurten, lehenengo aldiz, Usurbil  Kirol Elkarteak eskubaloi torneoa antolatu du Calellan (Bartzelonan). Herriko 80 neska-mutil inguru izan dira bertan lau egunez eskubaloian jolasten. Sariak ere ekarri dituzte! Giro ederrean kirola egiteaz gain, lagunarteaz gozatu, jende berria ezagutu, eta esperientzia ederra bizitzeko aukera paregabea eman diozue herriko gazteei. Horregatik, zorionak eta eskerrak eman nahi dizkizuegu hori posible egin duzuen Usurbil Kirol Elkarteko kideei eta entrenatzaileei. Lan bikaina egin duzue. Zorionak!”.

 

Zozketako zenbaki saritua

Usurbil KE-ren azken zozketan hau izan zen zenbaki saritua: 4185. Saria, Urdaira sagardotegian bi pertsonentzako bazkaria edo afaria. Sarituak hona deitu behar du: 678 068 508.

 

Calellako Eskubaloi Txapelketako finalak

Infantil mutilak

Usurbil Kirol Elkartea 13

Unió Esportiva Calella 12

 

Infantil neskak

Usurbil Kirol Elkartea 5

BM Cardedeu 15

 

Kadete neskak

Usurbil Kirol Elkartea 10

Zarautz ZKE 12

 

Kadete mutilak

Usurbil Kirol Elkartea 8

Zarautz ZKE 10

 

Jubenil neskak

Usurbil Kirol Elkartea 11

CH Terrasa 19

 

Jubenil mutilak

Usurbil Kirol Elkartea 17

Unió Esportiva Calella 14

 

Asteburu honetako partidak

Apirilak 21 ostirala:
  • Usurbil KE kadete mutilak-Urangadeko Pulpo E.K.
 
 
Apirilak 22 larunbata:
  • Usurbil B infantil mutilak - Leizaran eskubaloia (Oiardo, 11:00)
  • Urbil-Usurbil KE jubenil neskak - Ereintza Aguaplast (Oiardo, 13:00)
  • Pizzeria Salento Elgoibar - Usurbil KE senior mutilak (Olaizaga kiroldegia, 18:30)