Udaleku irekietan aritzeko hezitzaile eta zuzendarien lan-poltsa deialdia

Noaua Aldizkaria 2023ko api. 20a, 08:19

NOAUA! Kultur Elkarteak lan-poltsa honetarako curriculumak jasotzeko deialdia egin du.

NOAUA! Kultur Elkarteak udaleku irekietan aritzeko hezitzaile eta zuzendarien lan-poltsa osatu nahi du. Interesa dutenek curriculumak bidal ditzakete apirilaren 20a baino lehen. Begirale edo zuzendari titulua, EGA eta usurbildarra izatea lehenetsiko da. Aipatu moduan, curriculumak eta horrekin sexu delituen ziurtagiri eguneratua elkartea@noaua.eus helbidera bidal ditzakezue, edo bestela, NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzara ekarri, Bordaberri 3ra.