Futbol eta eskubaloi partidak asteburuan

Noaua Aldizkaria 2023ko api. 21a, 08:02

Oporren ostean, asteburuetako neurketak bueltan ditugu. Egunotako jardunaldiei lotutako kirol agenda duzue lerrootan, baita zabalik diren zenbait kirol ekimenen izen-emateen berri ere.

Futbol partidak Haranen
Apirilak 22, larunbata
11:30 Infantil mutilak: Usurbil FT-Antigua Luberri KE
16:00 Jubenilak: Usurbil FT B-Martutene KE B

Apirilak 23, igandea
11:00 Kadete preferenteak: Usurbil FT-Bergara KE B
17:00 Erregionalak: Usurbil FT-Irauli Bosteko KK


Eskubaloi partidak Oiardo Kiroldegian
Apirilak 21, ostirala
Kadete mutilak: Usurbil KE-Urangadeko Pulpo E.K

Apirilak 22, larunbata
11:00 Infantil mutilak: Usurbil B-Leizaran Eskubaloia
13:00 Jubenil neskak: Urbil-Usurbil KE-Ereintza Aguaplast
18:30 Senior mutilak: Elgoibar-Usurbil KE

3. Uxue Trail
Ekainaren 18an egingo den mendi lasterketa solidariorako izen-ematea zabalik du antolakuntzak kronoak.com atarian. Lasterketa luzea (20 km), motza (11,5 km), Uxue Paseoa (5,5 km) eta dortsal solidarioa izango dira aukeran. Ekimenak Uxue Martin herrikideak duen gaixotasun arraroa ezagutarazi eta ikerketarako laguntza biltzea du xede nagusia.

Aztarri-Cup
Maiatzaren 12tik ekainaren 17ra ostiral gauetan jokatuko den Aztarri-Cup txapelketan izen-ematea zabalik du Aztarrika Usurbilgo Gazte Asanbladak, apirilaren 24ra arte esteka honetan: Aztarri-Cup. Taldearen izena, logoa, baliatuko duten kamisetaren kolorea, partaideen izen-abizenak eta NAN zenbakiak, kapitainaren izena eta telefono zenbakia zehaztu beharko dira. Hockeya eta artzikiroletan parte hartzeko aukera eskainiko dute.