#M28

"Oso pozik eta harro gaude osatu dugun lantaldearekin"

Noaua Aldizkaria 2023ko api. 22a, 13:38

Datozen udal hauteskundeetarako hautagaien zerrenda aurkeztu du Usurbilgo EHBilduk ostiral arratsalde honetan Askatasuna plazan egin duen ekitaldian.

"Badu gaur egungo gobernu taldearen jarraikortasuna. Baditu gaztetasuna eta urteek ematen duten esperientzia. Aintzat hartzen du Usurbilen dugun jatorri aniztasuna, eta batez ere, badute gogoa eta badute indarra. Bejondeiuzela!". Hitz hauen bueltan aurkeztu ditu Usurbilgo EHBilduk, datozen maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako osatu duten lantaldea.

Ekaitza tarteko, aurreikusi moduan Mikel Laboa plazan ez, azkenean Askatasuna plazako aterpean egin behar izan duten ekitaldian aurkeztu du koalizioak, datorren 2023-27 legealdirako osatu duen hautagai zerrenda osoa.  "Egun berezia da guretzako. Izan ere, lau urtez behin osatzen den zikloaren itxierak, bere baitan baitakar berri baten hasiera. Azken aste eta hilabeteetan buru-belarri aritu gara gaur aurkeztuko dugun ekipoa osatzen. Ez dugu ukatuko lantegi erraza izan ez denik, baina oso pozik eta harro gaude osatu dugun lantaldearekin", adierazi dute Usurbilgo EHBildutik.

Haiek guztiak babesteko deia egin die EHBilduk bere kideei. "Gure eskerrik beroena lantalde berriari eta dei berezi bat gure komunitate osoari, hurrengo lau urteetan lantaldeak gure babesa eta berotasuna senti dezan. Maite dugun Usurbil egingo dugu , abante!".

Hautagai-zerrendako kideak ezagunak dira, herrikoak eta "Usurbilgo egunerokotasunean modu batean edo bestean arituak dira". Ondoko argazkian dituzue gehienak. Hautagai-zerrenda osoa segidan:

Usurbilgo EHBilduren hautagai-zerrenda
1. Agurtzane Solaberrieta Mesa
2. Jon Mikel Azpiazu Zubeldia
3. Ainhoa Arrozpide Landa
4. Xabat Beloki Segurola
5. Iratxe Begiristain Otegi
6. Xabier Aranburu Leiva
7. Joxe Mari Lizaso Azkonobieta
8. Oxkar Santamaria Pikabea
9. Maialen Iñarra Arregi
10. Lur Etxeberria Gurrutxaga
11. Alazne Arruti Bengoetxea
12. Martin Leoz Leoz
13. Josune Iparragirre Tolaretxipi
14. Moraysis Silva Rodriguez
15. Gema Sueskun Urritza
16. Amets Aburruza Segurola