“Hala bazan!” izena du Orbeldi dantza taldea azken hilabeteotan ontzen aritu den herri ikuskizuna. Izatez, covid19-ak etxeratu gintuen urtean estreinatu behar zuten, baina aipatu moduan, osasun krisialdiak herri bizitza osoa eten, eta beraz, emanaldi hau ere bertan behera utzi behar izan zuten. Aurtengo 11. Dantza Egunerako berreskuratzea erabaki dute. Apirilaren 29an estreinatuko dute. Aurrez, larunbat goiz honetan zehar, Aginagako frontoian azken entsegu saio orokorra egin dute eta bertaratu direnek lehen emanaldia ikusteko aukera ere izan dute, Orbeldik dantza giroa Usurbilgo auzo eta herrietara hedatzeko egindako apustuaren baitan.
Aurtengo Dantzaroa zikloaren abiapuntua izan da. Datozen orduotan helduen nahiz gaztetxo dantzarien topaketen herria izango dugu Usurbil.
Dantzaroa
Apirilak 22, larunbata: 5. Helduen Dantzari Topaketak
17:30 Dantzarien argazki ofiziala udaletxean eta kalejira hasiera. Taldeak: Orbeldi, Ortzadar, Arantzarte, Haize Dulantzi.
19:30 Emanaldi nagusia frontoian.
00:00 Erromeria Iratzar taldearekin frontoian.
Apirilak 23, igandea: 4. Dantzari Txiki Eguna
11:00 Dantzarien argazki ofiziala udaletxean eta kalejira hasiera. Taldeak: Egape, Jalgi, Ereintza, Murixka, Alkartasuna eta Orbeldi.
13:00 Emanaldi nagusia Usurbilgo frontoian.
16:30 Erromeria Elizagoien ahizpen eskutik Artzabalen.
Apirilak 29, larunbata: 11. Dantza Eguna
12:00 Kanta eta dantza kalejira, Kalezarko Felix Aizpurua plazatik hasita.
14:30 Kantu-bazkari irekia Udarregiko jantokian. Txartelak 15 eurotan salgai Artzabalen, apirilaren 25era arte.
18:00 Tranpaldo irekia Artzabalgo frontoian. Izen ematea: usurbildantzan@gmail.com helbidera idatzi.
22:00 “Hala bazan!” ikuskizuna frontoian.
Ondoren, otarraren zozketa.
00:00 Erromeria Bide Batez taldearen eskutik, Mikel Laboa plazan.
Antolatzailea: Orbeldi dantza Taldea.
Laguntzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.