2. Txalaparta Festa

Ttakun hotsen asteburua laster, Jexux Artze K.E.-koen eskutik

Noaua Aldizkaria 2023ko api. 22a, 12:06

Jexux Artze Kultur Elkarteak ezagutzera eman berri du, datorren 2. Txalaparta Festari lotutako egitaraua. Ttakun hotsez girotuko dute herria, maiatzaren 12tik 14ra.

Egun bat ez, asteburu osorako zikloa iragarri du Jexux Artze Kultur Elkarteak. 2. Txalaparta Festari lotutako egitaraua eta kartela ezagutzera eman berri ditu azken orduotan. Maiatzaren 12tik 14rako ekimen sorta antolatu dute. 

Usurbilgo 2. Txalaparta Festa: Jexux Artze gogoan
Maiatzak 12, ostirala
Goizean
, Udarregin Txalaparta kontzertu didaktikoa (DBH4ko ikasleekin).
19:00 Salbatore elizan TXALAIZE Kontzertua: KIMU (Txalaparta), Mixel Etxekopar (ahotsa eta haizezko musika tresna tradizionalak) eta Jesus Martin Moro (organoa). 

Maiatzak 13, larunbata
11:45-14:00 Herri erromeria Mikel Laboa Plazan:
Adar deia.
Txalaparta irekia.
Albokariak.
Txalaparta irekia.
Txalaparta ikasleen emanaldiak.
Txorizo egosi eta sagardo banaketa.

14:30 Bazkaria Patri jatetxean
Txartelak salgai 25 euroan Lizardin edo 645 008 735 (azken eguna maiatzaren 10a).

18:00 Kontzertuak herriko hainbat txokotan, Olanoenea plazatik hasita:
Usurbilgo txalapartariak.
TXOTX Txalaparta taldea.
Zigoitiako Txalapartariak.
BIOTX. 

Maiatzak 14, igandea
19:00 "Bide bazterrean Hi eta Ni kantari" Peru Galbeteren laburmetraia Sutegiko auditorioan.
Ondoren,
kontzertua.
Sarrerak: 5€ (usurbilkultura.eus edo Noaua!ren egoitzan).
Zehaztasunak: "Peru Galbetek Joxan Artzeren hitzen oihartzunean sortu du 'Bide bazterrean hi eta ni kantari' film laburra. Punto de vista jaialdian estreinatu zuen martxoan. “Joxean Artzeren poemak entzun eta irakurtzen ditugu film honetan. Film hau poema ere bada. Poema laburra, poemaz, soinuz, iraganeko irudiz eta oraingo irudiz egina.”  Laburmetraiaren ondoren, kontzertua eskainiko du Peruk".

Antolatzailea: Jexux Artze K.E.