Dantzaroa

Dantzari txikiz bete dira herriko kaleak eta frontoia

Noaua Aldizkaria

Dantzaroarekin aurrera darrai Orbeldik eta igande honetan, goizean dantzari txikiak izan dira herriko kaleetan. Euskal Herriko beste txoko batzuetatik etorritako taldeak gonbidatu ditu Orbeldik Dantzari Txiki Eguna ospatzera: Egape, Jalgi, Ereintza, Murixka eta Alkartasuna. Orbeldik ere parte hartu du emanaldian.