Dantzaroa

Dantzatoki koloretsu eta txalotua

Noaua Aldizkaria 2023ko api. 23a, 18:07

Herrian barrena eginiko kalejiraren ostean, emanaldi bizi askoa eskaini zuten 5. Helduen Dantzari Topaketako parte hartzaileek.

Talde bat etxekoa, beste hirurak Hego Euskal Herriko txoko ezberdinetakoak. Emaitza, koloretsua, bizia eta estilo ezberdin askoak tartekatu zituen emanald txalotua eskaini zuten larunbat arratsaldean frontoian.

Iruñeako Ortzadar, Igorreko Arantzarte eta Haize Dulantzi arabarrak izan zituzten bidelagun Orbeldiko kideek. Bakoitzak bere lanketa plazaratu zuten. Amaitu, aldiz, denek batera kalejiran agurtu zituzten frontoira joandako ikus-entzuleak.