Aztarri-Cup txapelketan izen-emateko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2023ko api. 24a, 11:15

Astelehen honetan itxiko du Aztarrika Gazte Asanbladak udaberri honetan jokatuko den txapelketarako izen-ematea.

Usurbilgo Gazte Asanbladak bere izena daraman Aztarri-Cup ekimenaren edizio berria antolatu du. Maiatzaren 12an hasiko da eta ekainaren 17an amaitzea aurreikusia dute. "Ostiral gauetako planik ez? Hainbat astez kirolaz gozatzeko aukera paregabea izango duzue!" iragarri dute. Hockeya eta artzikiroletan parte hartzeko aukera eskainiko dute. 

Parte hartu nahi dutenek izen-emateko azken eguna dute gaur, esteka honetan: Aztarri-Cup. Taldearen izena, logoa, baliatuko duten kamisetaren kolorea, partaideen izen-abizenak eta NAN zenbakiak, kapitainaren izena eta telefono zenbakia zehaztu beharko dira.

Antolatzaileek ohartarazi dutenez, gutxienez zazpi kideko taldeak osatu beharko dira, talde mistoak. Apuntatzerakoan, talde bakoitzak 20 euroko bizuma egin beharko du telefono zenbaki honetara: 688 613 715.