2023-27 legealdia azken txanpan da jada. Egungo udal taldeak bilduko diren azken aldietako bat izango da, ostegunerako, apirilaren 27rako deitu duten osoko bilkuran; ohiko orduan eta tokian, arratsaldeko 18:00etan udalbatza aretoan.
Oraingo honetan, diru kontuak hartuko dituzte ahotan. Mintzagaia izango dute baita, ate joka ditugun hauteskundeak ere. Udal eta foru hauteskundeak deituak daude maiatzaren 28rako. Egun horretan, hauteslekuetan lan egitea egokituko zaien herrikideen zozketa egingo dute baita datorren osoko bilkuran.
Osoko bilkura
Eguna: apirilak 27, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: udalbatza aretoa.
Gai-zerrenda:
1.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2023ko martxoaren 27tik apirilaren 21era (2023/310-2023/399).
2.- 2023ko lehenengo hiruhilabeteko aurrekontuaren exekuzioaren berri ematea.
3.- 2023ko lehenengo hiruhilabeteko ordainketen batazbesteko epearen berri ematea.
4.- 2023ko 4. kreditu aldaketaren berri ematea.
5.- 2023ko maiatzaren 28an izango diren hauteskundeetarako mahaikideen zozketa.
6.- Galdera eta eskaerak.