Alderdi jeltzaleak prentsa-ohar bidez jakinarazi duenez, “aurrerantzean bidelagun izango duzuen gizon-emakume taldea usurbildar guztien ongizatearen eta bizi kalitatearen alde lan egiteko helburuarekin osatu dugu”.
EAJ-PNV
“Maiatzaren 5ean ostirala EAJ-k bere hautes-zerrenda aurkeztuko du. Ekitaldia Artzabalgo plazan izango da, 19:00etan”
Hautagai jeltzalearen esanetan, “hartzen den erabaki orok, gutxienez, ondorio bat dauka eta hau da unea erabaki berriak hartzeko. Taldean, usurbildarrentzat aukera berriak emateko konpromiso osoa daukagu, seriotasunez, anbizioz eta ilusioz, herriari, etorkizunera begira, ziurtasunak emateko erantzukizuna hartzen dugu”.
“Hobetzeko tartea oso handia da”
Xabier Otxoak hobetzeko asko dagolea uste du: “Usurbil bizitzeko herri eder, eroso eta lasaia da, oso ongi bizi gara, baina zergatik uko egin bistakoa den hobekuntza bati? Hobetzeko marjina oso handia da oraindik eta gure taldea prest dago erronka horri aurre egiteko”. Bereaz gain, taldearen konpromisoa nabarmendu nahi du: “usurbildarrekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, biharko Usurbil eraikitzeko prest gaituzue”.