Literatura solasaldia gaztetxoekin gaur, Yolanda Arrietaren eskutik

Noaua Aldizkaria 2023ko api. 25a, 07:53

Sutegi udal liburutegiak asteotarako antolaturiko literatura solasaldi eta hitzorduetan lehenengoa, astearte honetan.

Hiru ipuin kontaketa saiorekin batera, beste hiru literatura solasaldi antolatu ditu Sutegi udal liburutegiak asteotarako; haietako bi gaztetxoekin eta hirugarrena helduekin. Lehenengoa, astearte honetarako, apirilaren 25erako. Yolanda Arrieta Malaxetxebarria idazle, kontalari eta herrikideak bideratuko du saioa LH4 eta 5 mailetako gaztetxoekin. Bere "Zazpi pertsonaia istorio bila" sortze lana hartuko dute ahotan. "Amaiak urte gutxi ditu baina irudimen handia. Jonek eskulanak maite ditu baina ez du atsegin matematika. Amaiak eta Jonek etxe bera dute eta familia bera. Amaiak zazpi pertsonaia sortu ditu neba Jon lagun hartuta. Amaiak eta Jonek badute istorio bat. Zein ote da beraien zazpi pertsonaiena?". Hortxe liburuko eta gaurko solasaldiko kontakizunaren abiapuntua.

Gaurkoaren ostean, maiatzerako beste bi literatura solasaldi iragarri ditu Sutegi udal liburutegiak. Baita hiru ipuin kontaketa saio ere. Hitzordu guztion berri duzue segidan.

Udaberria liburutegian
Apirilak 25, asteartea
18:00 Irakurketa solasaldia LH4 eta LH5eko gaztetxoekin. Yolanda Arrietaren "Zazpi pertsonaia istorio bila" liburua aztertuko dute egilearekin berarekin.

Maiatzak 8, astelehena
18:30 "Basa" liburua mintzagai izango duen literatura solasaldia Sutegi udal liburutegian, bere egile Miren Amurizarekin.

Maiatzak 10, asteazkena
18:00 Miren Agur Meaberen "Bihotzak Dun-Dun" liburua aztergai izango duen literatura solasaldia LH6ko gaztetxoekin, Yolanda Arrietak bideratua.

Maiatzak 18, osteguna
18:00 Ipuin kontaketa liburutegian HH4ko haurrentzat Miriam Mendozarentzat.

Maiatzak 23, asteartea
18:00 Ipuin kontaketa HH5eko haurrentzat liburutegian, Ixabel Agirresaroberekin.

Maiatzak 25, osteguna
18:00 Ipuin kontaketa liburutegian 6 urtetik gorako haurrentzat, LH1etik aurrerakoentzat, Dorleta Kortazarrekin.

Oharra: liburuon aleak Sutegi udal liburutegian eskuragarri.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.