‘Katta’ bildumaren bi liburu berriak aurkeztuko dituzte ostiral honetan Urbilen

Erredakzioa 2023ko api. 26a, 07:03

Urbilek bere bisitarien artean euskararen erabilera sustatzen jarraitu nahi du eta Elkar argitaletxearekin batera ekitaldi bat antolatu du ostiral honetarako. ‘Katta’ protagonistaren lan berriak aurkeztuko dituzte Urbilgo topagunean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Miren Agur Meabe idazlea liburuak sinatzeko gogoz bertaratuko da.

‘Katta’ haurrentzako ipuin bilduma bat da eta 19. eta 20. liburuak aurkeztuko dituzte ostiral honetan Urbilen.