Maiatzerako iragarri duen hitzordu ziklo zabala abiarazi du astearte arratsalde honetan Sutegi udal liburutegiak. Yolanda Arrieta Malaxetxebarriaren eskutik, irakurketa solasaldia egin zuten LH 4 eta 5 mailetako gaztetxoekin giro eder eta lasaian. Arrietaren "Zazpi pertsonaia istorio bila" liburua aztertu zuten. Asteotarako beste solasaldi eta hiru ipuin kontaketa saio iragarri dituzte Sutegitik:
Udaberria liburutegian
Maiatzak 8, astelehena
18:30 "Basa" liburua mintzagai izango duen literatura solasaldia Sutegi udal liburutegian, bere egile Miren Amurizarekin.
Maiatzak 10, asteazkena
18:00 Miren Agur Meaberen "Bihotzak Dun-Dun" liburua aztergai izango duen literatura solasaldia LH6ko gaztetxoekin, Yolanda Arrietak bideratua.
Maiatzak 18, osteguna
18:00 Ipuin kontaketa liburutegian HH4ko haurrentzat Miriam Mendozarekin.
Maiatzak 23, asteartea
18:00 Ipuin kontaketa HH5eko haurrentzat liburutegian, Ixabel Agirresaroberekin.
Maiatzak 25, osteguna
18:00 Ipuin kontaketa liburutegian 6 urtetik gorako haurrentzat, LH1etik aurrerakoentzat, Dorleta Kortazarrekin.
Oharra: liburuon aleak Sutegi udal liburutegian eskuragarri.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.