#M28

Hauteskundeetarako mahaikideak hautatuko dituzte gaurko osoko bilkuran

Noaua Aldizkaria 2023ko apirilaren 27a

Hauteskundeetarako mahaikideen zozketa egingo dute. Horrez gain, diru kontuak izango dituzte hizpide.

Apirileko azken ostegunarekin batera, osoko bilkura gaur hilero moduan. 2023-27 legealdiko azken txanpari begirako saioa izango da. Hilabete barru, maiatzaren 28rako deituak dauden udal eta foru hauteskundeetan hauteslekuetan lan egitea egokituko zaien herritarrak hautatuko dituzte zozketa bidez, arratsaldeko 18:00etan udal ordezkariak bilduko dituen hitzorduan.

Horrez gain, diru kontuak hartuko dituzte ahotan.


Osoko bilkura
Eguna: apirilak 27, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: udalbatza aretoa.
Gai-zerrenda:
1.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2023ko martxoaren 27tik apirilaren 21era (2023/310-2023/399).
2.- 2023ko lehenengo hiruhilabeteko aurrekontuaren exekuzioaren berri ematea.
3.- 2023ko lehenengo hiruhilabeteko ordainketen batazbesteko epearen berri ematea.
4.- 2023ko 4. kreditu aldaketaren berri ematea.
5.- 2023ko maiatzaren 28an izango diren hauteskundeetarako mahaikideen zozketa.
6.- Galdera eta eskaerak.