Etxekoen txanda, negu partetik Artzabalek abian duen osteguneroko Kultur Potearen atarian. Gaurkoan sortzaile herrikideek parte hartuko dute jan-edanaz giroturiko ekimen ziklo honen baitan. Batetik, Alberto Pikabea aginagarrak bakarrizketa saioa eskainiko du. Segidan, Maddik eta Elenek musikatuko dute ostegun honetako afalaurreko tartea. Gaur 19:00etan hasiko da ekitaldia.
40. Sagardo Egunari begirako dastatzea
Badator usurbildarren egun seinalatua; maiatzaren 21ean ospatuko dugu 40. Sagardo Eguna. Egun horri begira, sagardo nahiz beste edari batzuen dastaketa antolatu dute Artzabalen:
-Maiatzak 5, 19:00 Ardoen dastatzea. Izen-ematea: maiatzaren 2a baino lehen, 20 euro.
-Maiatzak 12, 19:00 Garagardo dastatzea. Izen-ematea: maiatzaren 9a baino lehen, 20 euro.
-Maiatzak 19, 19:00 Sagardo dastatzea Euskal Sagardoarekin lankidetzan. Izen-ematea: maiatzaren 16ra arte, 10 euro.
Oharra: hiru dastaketa hauetarako bonoa 45 eurotan.