Lehen Sorosle eta Sorospen ikastaroa eskainiko du DYAk maiatzean

Noaua Aldizkaria 2023ko api. 27a, 14:05

Maiatzaren 8tik maiatzaren 26 arte DYAK Sorosle eta Lehen Sorospenetako ikastaroa eskainiko du Usurbilen. Herritar guztietan irekita dago parte hartzeko aukera www.DYAgipuzkoa.com helbidean eta 943464622 telefonoan. 120€ balio du ikastaroak eta ikasle kopurua mugatua izango da.

Hiru aste iraungo du ikastaroak eta astelehenetik ostiralera izango da 19:00-21:00 bitarte Muna-Lurra kalean Usurbilgo DYAren Ordezkaritzan. Izena-emateko ez da beharrezkoa aurrez ezagutzarik izatea. Egunerokoan izan daitezkeen arrisku egoerei nola erantzun irakatsiko dute DYAko kideek: bihotz eta birika susperketa, zauriak, hausturak, erredurak… Ezagutza arrunt, baina erabilgarriak izango dira. Modu eroso eta atseginean erakusten dituzte ezagutza hauek teoria eta praktika uztartuta.

 

Ikastaro amaieran frogak egingo dituzte, eta gainditzen dituztenek DYA Gipuzkoak eskaintzen duen Sorosle Titulua eskuratzeko aukera izango dute.