Hautatu dituzte. Datozen udal eta foru hauteskundeak izango diren maiatzaren 28an mahaietan nori lan egitea egokitu zaion erabakia dago. Ostegun arratsalde honetarako udalbatza aretoan deitua zuten osoko bilkuran egin dute zozketa. Programa informatiko batek ausaz aukeratu ditu udalerrian zehar egokituko diren hauteslekuetako mahaietan nortzuk egongo diren. Hautatuak izan diren herrikideek udaltzaingoaren eskutik jasoko dute jakinarazpena eta jarraibideen gidaliburua, ostiral honetatik aurrera. Gero, zazpi eguneko tartea izango dute, hala nahi edo behar izanez gero, alegazioak aurkezteko Eskualdeko Hauteskunde Batzordean. Usurbildarren kasuan, Donostian, Atotxako epaitegian. Gero, 5 eguneko epea izango du aipatu batzordeak alegazioak ebatzi eta "hala balegokio, lehenengo ordezkoari" jakinarazteko.
Kontuan izan, mahai bakoitza lehendakari batek eta bi bokalek osatzen dute, eta bakoitzak bina ordezko izaten ditu. Mahai bakoitzeko, beraz, bederatzi kideek aurkeztu beharko dute maiatzaren 28an goizeko 8:00etan hauteslekura. Hiru mahai Udarregi ikastolako erdiko aretoan kokatuko dira, beste bi Kalezarko Haur Eskolan, bat Aginagako Eskolan, beste bat Santuenea auzo elkartekoen egoitzan, eta azkena, Zubietako Lanbide Eskolan, Usurbil aldean bizi diren zubietarrentzat (Donosti aldean bizi direnek eskola txikira jo beharko dute bozkatzera).
Honenbestez, mahai bakoitzeko bederatzi kide guztira eta hauek mahai kopuruarekin biderkatuz gero (zortzi guztira), 72 herrikideek agertu beharko dute maiatzaren 28ko bozketa egunean hauteslekuok osatzera. Halere, haietatik 24 baino ez dira arituko egun osoz lanean. Goizeko 8:00etan hasita, hauteslekua osatu eta prestatu beharko dute. 9:00etan ireki beharko dute hauteslekua eta iluntzeko 20:00ak arte herritarren bozketa kudeatu. Eta hortik aurrera, zenbaketa egin.
Hautatuak izan diren herrikideek beharrezko argibide guztiak jasoko dituzte aldez aurretik, udal teknikariekin egingo duten bileran.
Hauteslekuen zerrenda
Apirilaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak kaleratu zuen maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetan egokituko diren hauteslekuen zerrenda. Aldaketa nabarmen bakarra dago; azken hauteskundeak 2020ko uztailean egin ziren, covid19ak eragindako osasun krisialdi betean. Prebentzio neurriak tarteko, Udarregi ikastolako hiru mahaiak Oiardo kiroldegira lekuz aldatu zituzten. Garai zail hura igarota, mahaiok berriz ikastolan kokatuko dituzte. Gainerakoan, aurreko deialdietako lekuetan bozkatu ahalko da. Norbera non dagoen erroldatua, horren arabera, gune batean edo bestean bozkatzea egokituko zaio.
Zerrenda honi, bestalde, Zubietako Herri Batzar berria osatzeko maiatzaren 28an izango den bozketa eguneko mahaia erantsi behar zaio. Hemen dator bcigarren aldaketa; orain arte Alamandegira joan behar izaten zuten botoa ematera. Oraingoan, Kaxkapen kokatuko dute horretarako mahaia.
Udalerria |
Barrutia |
Saila |
Azpisaila |
Mahaia |
Letrak |
Hauteslekua |
Hauteslekuaren helbidea |
USURBIL |
01 |
001 |
|
A |
A I |
UDARREGI IKASTOLA |
GERNIKA IBILBIDEA 11 |
USURBIL |
01 |
001 |
|
B |
J Z |
UDARREGI IKASTOLA |
GERNIKA IBILBIDEA 11 |
USURBIL |
01 |
002 |
01 |
A |
A Z |
KULTUR ELKARTEA |
SANTU-ENEA AUZOA 12 (URDAIAGA) |
USURBIL |
01 |
002 |
02 |
B |
A Z |
HERRI IKASTETXEA |
ERRIBERAKO KALEA 7 (AGINAGA) |
USURBIL |
01 |
003 |
01 |
A |
A I |
HAUR ESKOLA |
KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR) |
USURBIL |
01 |
003 |
01 |
B |
J Z |
HAUR ESKOLA |
KALEZAR AUZOA S/N (KALEZAR) |
USURBIL |
01 |
003 |
02 |
C |
A Z |
LANBIDE-ESKOLA |
ZUBIETA AUZOA 9 (ZUBIETA) |
USURBIL |
01 |
004 |
|
U |
A Z |
UDARREGI IKASTOLA |
GERNIKA IBILBIDEA 11 |
DONOSTIA |
06 |
012 |
02 |
B |
A Z |
ZUBIETAKO ESKOLA |
LEARRITZA 52 (ZUBIETA) |