CAF-Elhuyar sarien banaketa Usurbila itzuli da. Asteazken honetan banatu dituzte Sutegin, ikertzaileek aurkikuntza berriak egiteko ezinbestekoa duten begirada lelo bilakatuta; “Begiratu urrunera” aldarripean. 41 lan jaso dituzte, “zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketan euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta gizarteratzea bultzatzea, saritzea eta aitortzea” helburu duen ekimenaren edizio honetan. Segidan duzue lan sarituen berri. Saritu guztiek 2.000 euroko ordaina eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bana jaso zuten. Sorkuntza beka deialdiko irabazleek 5.000 euroko dirulaguntza.
Lan sarituak
-Dibulgazio-artikulu orokorraren saria: "Garena egiten gaituena, egiten duguna idazteko", Judith Zubia Aranburu (Arrasate).
-Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluaren saria: "Elektroiekin dantzan nanoeskala argitzeko", Mattin Urbieta Galarraga (Deba).
-Zientzia-kazetaritza kategoriako saria: "Dragoi txiki bat egongelako horman", Iñaki Sanz Azkue (Hernani).
-Lehen sektoreko lanen kategorian: "Aralar, balioen eta interesen aniztasuna parke natural batean", Aitor Garmendia Etxeberria (Itsasondo).
-Sorkuntza-beka: Jon Sanchez Carrascoren (Donostia) "Semiosi-genesi" eta Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibaren "Ia dena" lanentzat.
-Merezimendu-saria: Jacinto Iturbe Barrenetxea.