Dantzaroa

Kantuan eta dantzan jarriko gaituzte Orbeldik larunbaterako prestaturiko ekimenek

Noaua Aldizkaria 2023ko api. 28a, 07:16

Larunbateko 11. Dantza Egunak borobilduko du Orbeldiren Dantzaroa zikloa.

Asteotako Dantzaroa amaitu aurretik, 11. Dantza Eguna larunbat honetan. Dantzan eta kantuan hasiko dugu eguna, Orbeldik Usurbilgo Euskal Kantu Taldekoekin antolatu duten kalejira berezian. Kalezarretik abiatuko da, ekimenok auzoetara hedatzeko dantza taldeak egina duen apustuaren baitan. Hitzordua Udarregi ikastolako jangelan borobilduko dute, kantu bazkariaren bueltan.

Bazkalostean, nork bere dantzarako trebezia erakutsiko du tranpaldo irekian, Artzabalgo frontoian. Eguna amaitzeko, Orbeldikoek azken hilabeteotan ondu duten herri ikuskizuna plazaratuko dute. "Hala bazan!" izena du emanaldi berriak. Izatez, 2020ko apirilean eskaini behar zuten, baina garai hartan guztiok etxean ginen covid19a tarteko.

Ikuskizun hura berreskuratzea erabaki dute aurtengoan. Emanaldi osterako, erromeria giroa Bide Batez taldekoekin.

Dantzaroa
Apirilak 29, larunbata: 11. Dantza Eguna

12:00 Kanta eta dantza kalejira, Kalezarko Felix Aizpurua plazatik hasita.
14:30 Kantu-bazkari irekia Udarregiko jantokian. Txartelak 15 eurotan salgai Artzabalen, apirilaren 25era arte.
18:00 Tranpaldo irekia Artzabalgo frontoian. Izen ematea: usurbildantzan@gmail.com helbidera idatzi.
22:00 “Hala bazan!” ikuskizuna frontoian.
Ondoren, otarraren zozketa.
00:00 Erromeria Bide Batez taldearen eskutik, Mikel Laboa plazan.

Antolatzailea: Orbeldi dantza Taldea.
Laguntzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.