Dantzaroa

Eguraldia tarteko, zenbait leku aldaketa 11. Dantza Egun honetan

Noaua Aldizkaria 2023ko api. 29a, 09:28

Euria tarteko, zenbait ekintza lekuz aldatuko dituztela berri eman du Orbeldi Dantza Taldeak.

Dantzaren Nazioarteko Eguna gaur, egun seinalatua besteak beste Orbeldirentzat, 11. Dantza Eguna ospatuko baitute larunbat honetan. Ziurrenik euripean joango da eguna, hala diote behintzat eguraldi iragarpenek. Horregatik, badaezpada zenbait hitzordu aterpera lekuz aldatu dituztela berri eman dute antolatzaileek.

Bi ekitaldietan izango dira hain zuzen, aldaketak. Batetik, Artzabalgo frontoian iragarria zegoen arratsaldeko tranpaldo irekia Agerialdeko frontoian egingo da. Bestetik, gaueko "Hala bazan!" herri ikuskizunaren ostean Mikel Laboa plazan iragarria zegoen erromeria Askatasuna plazako aterpean egingo da. Hemen azken aldaketa; azkenean Joxpa taldea dator goizaldeko lehen orduak herria dantza batean jartzera.

Gainerako ekintzak aurreikusi moduan egin asmo dituzte. Usurbil dantzaren herria beraz gaurkoan.

Dantzaroa
Apirilak 29, larunbata: 11. Dantza Eguna

12:00 Kanta eta dantza kalejira, Kalezarko Felix Aizpurua plazatik hasita.
14:30 Kantu-bazkari irekia Udarregiko jantokian.
18:00 Tranpaldo irekia Agerialdeko frontoian.
22:00 “Hala bazan!” ikuskizuna frontoian.
Ondoren, otarraren zozketa.
00:00 Erromeria Askatasuna plazan Joxpa taldekoekin.

Antolatzailea: Orbeldi dantza Taldea.