Dantzan eta kantuan hartu dute Dantza Eguna

Noaua Aldizkaria 2023ko api. 29a, 15:48

Dantza Eguna da gaur eta Orbeldi Dantza taldea eta Euskal Kantu taldeak bat egin dute eguna ospatzeko. Goizean Kalexarretik beherako bidea hartu dute kantuan eta dantzan, eta herriko leku batzuetatik pasatu ostean, Udarregi Ikastolako jangelara joan dira kantu-bazkari eder bat osatzera.