Miren Agur Meabe idazlea eta Enrique Morente ilustratzailea dira ‘Katta’ liburu bildumako sortzaileak. Atzo arratsaldean Urbilen izan ziren bildumako azken lanak aurkezten eta jende asko erakarri zuten. Gaztetxoen artean zale asko dituzten seinale. Bertaratu ziren guztiek egileen sinadurak biltzeko aukera izan zuten.