Igoera eskuratu du Usurbil FTko jubenil taldeak

Noaua Aldizkaria 2023ko apirilaren 30a

Partidu garrantzitsua izan dute arratsaldean Usurbil FTko jubenil mutilek. Mundaiz SCD taldearen aurkako partidu erabakigarria izan dute. 2-0eko garaipenarekin igoera eskuratu dut taldeak datorren denboraldirako. 

Partidua hasi eta 15 minutura lortu dute Usurbildarrek lehen gola eta beranduago etorri da bigarrena. 2-0eko garaipen honekin Preferente mailarako igoera eskuratu du taldeak. Ospakizunez beteriko arratsaldea izan dute taldeak eta klubak. Zorionak!