Dantzaroa

Herri ikuskizun ederrarekin borobildu du Orbeldik asteotako Dantzaroa

Noaua Aldizkaria 2023ko api. 30a, 12:28

Bart herriratu du Orbeldik, hilabeteotan prestatzen aritu diren "Hala bazan!" herri ikuskizuna.

Ipuin ezagunetako pertsonaien istorioetan murgildu gaitu bart, Orbeldik jendaurrean estreinatu duen "Hala bazan!" herri ikuskizunak. Dantzariak aktore lanetan ere ikusi ditugu, izatez 2020ko udaberrian eskaini behar zuten emanaldian. Covid19ak zapuztutako edizio haren ostean, aurtengorako berreskuratu dute ikuskizun hau herriko musikariak, Santueneko banda bidelagun zutela. Zuzeneko musika, dantza, antzerkia... Hilabeteetako lanketaren emaitza, herri ikuskizun borobil bezain txalotua, oraingoan ipuinen hariari tiraka.

Zozketa
Tokiko produktuez osaturiko otarra zozketatuko zutela iragarria zegoen. Esan eta egin. "Hala bazan!" herri ikuskizunaren amaieran jendaurrean egin zuten zozketako zenbaki saritua, 461 izan zen. 11. Dantza Eguna Joxpa taldekoekin erromeria giroan amaitu zuten. Baita Orbeldik asteotarako prestatua zuen Dantzaroa zikloa ere.