Udajolasen izen-emateko epea zabalik

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 2a, 09:34

Maiatzaren 10era arte online bideratu ahalko da uztaileko udaleku irekietarako izen-ematea.

NOAUA! Kultur Elkarteak eta Usurbilgo Udalak Udajolas antolatu dute beste behin, uztailaren 4tik 28ra. Ohi bezala, astelehenetik ostiralera, goiz partean eta lau orduz, baloreetan oinarritutako aisialdiko ekintzaile hezitzaileez euskaraz gozatzeko aukera izango dute lagunartean. Ostegunetan gainera, egun osoko txangoak egingo dituzte.

HH3-LH6 mailetako, hau da, 4-12 urte arteko haur eta gazteei zuzenduriko eskaintzan izen-emateko epea zabalik izango dugu gaurtik, maiatzaren 2tik. Online bideratu beharko dira inskripzioak. Behin partaideen zerrenda osatuta, ekainaren 20an egingo da guraso-bilera. 

Segidan dituzue xehetasunak.

2023ko UDAJOLAS

Udajolasen helburua Usurbilgo haurrei zein gazteei euskarazko aisialdi eskaintza egokia (hezitzailea eta baloreetan oinarritua) bermatzea da, gure hizkuntza den euskararen normalizazioa bultzatzeko.

  • Izena emateko epea: maiatzaren 2tik maiatza 10era (biak barne).
  • Izena emateko lotura: https://forms.gle/DtCFxw5e4BZkT1Jk6              
  • Kuota(*): 87,57 € arrunta eta 71,09 € Familia Ugariak.
    (*) Horrez gain, errentaren araberako hobariak aplikatuko dira, aurrez udalak onartutako ziurtagiria aurkeztuta. Hobariak dituztenek ondorengo kuotak ordaindu beharko dituzte:

Onartutako hobaria

KUOTA arrunta hobariarekin

Familia Ugariaren KUOTA hobariarekin

% 50

43,80 €

35,50 €

% 75

21,90 €

17,80 €

% 90

8,80 €

7,10 €

 

Ordainketa:

Laboral Kutxako kontu honetan egin behar da, eta garrantzitsua da UDAJOLAS eta HAURREN IZEN -ABIZENAK adieraztea. ES28 3035 0140 34 1400025811 (Usurbilgo Udaleko kontu zenbakia).

 

Dokumentazioa:

Izena ematerakoan bidali (elkartea@noaua.eus helbidera) beharrezko dokumentuak:

  •  Ordainketa agiria.
  •  Gizarte Segurantzako txartelaren kopia edo argazkia.
  • Familia Ugarien kasuan: Familia Ugarien txartela edo Familia Liburuaren kopia.
  • Hobarien kasuan, udalak aurrez emandako ziurtagiria.


Oharrak:

  • Maiatzak 10 izango da izena emateko azken eguna. Epez kanpoko izen-ematerik ez da onartuko.
  • Informazio gehiago web orrialde honetako "Udajolas" atalean, elkartea@noaua.eus helbidean edo 688807336 telefonoan.
  • Guraso-bilera, ekainaren 20an (asteartea) izango da Sutegiko auditoriumean, arratsaldeko 17:00etan.