Pantailen erabilera egokiari buruz hausnartzeko saioa iragarri du Hitz Aho Udarregi ikastolako guraso elkarteak, astearte honetarako, maiatzaren 2rako, arratsaldeko 17:00etan Potxoenean. "Pantailen erabilera egokiaren inguruko hausnarketa Zarauzko Guraso Elkartearekin: “Gure aukera, guk 16”. Tailer honetan, interesa duen orok kezkak plazaratzeko eta lantzeko aukera izango du". Hitzordurako gonbidapena, usurbilkultura.eus plataforman eskuratu ahalko da.
"Bizi amaierako prozesuak, dolua eta galerak"
Santuenea elkarteak antolatuta, apirilaren 28rako iragarria zuten arren, ostiral honetara, maiatzaren 5era atzeratu dute. Bihotzetik izeneko plataformako arduradun Javier Aramendia ariko da hizlari lanetan. "Bizi amaierako prozesuak, dolua eta galerak gizatiartu eta naturaltzea du helburu. Heriotza ardatz duelarik denok ditugun kezken inguruko solasaldia izango da. Gai praktikoak ere landuko dira: sedazioa edo eutanasia? Testamentua edo azken borondateak?". Hitzordura joan asmo duenak, aurrez izena eman dezake 670 027 731 telefono zenbakira deituta.