Usurbilgo Udalak 2023rako onartua duen egutegi fiskalaren baitan, gaur hasi eta ekainaren 1era arte zabalik izango da urte honetako lehen hiruhileko ura, estolderia eta hondakinen udal zerga borondatez ordaintzeko epea. "Herri honetako zergadun guztiei adierazten zaie datorren maiatzaren 1etik ekainaren 1era bitartean, biak barne, dagokion zenbatekoa ordaindu ahal izango dela borondatezko epe horretan", berri eman du Udalak astearte honetako, maiatzaren 2ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara emandako iragarkian.
Errolda jada Kontuhartzailetzan jarria dagoela ohartarazi du Udalak, bihartik, hilaren 3tik aurrera hilabeteko tartea izango da aztertzeko.
Hemen, aurtengorako Udalak onartua duen egutegi fiskala:
2023. urteko egutegi fiskala
-Urtarrilak 2-31: Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - aurreko urteko 4. hiruhilekoa.
-Otsailak 1-martxoak 1: Ura ,estolderia eta hondakinak - aurreko urteko 4. hiruhilekoa.
-Martxoak 1-apirilak 17: Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga.
-Apirilak 3-maiatzak 2: Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 1. hiruhilekoa.
-Maiatzak 2-ekainak 1: Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 1. hiruhilekoa.
-Maiatzak 15-uztailak 4: Ondasun higiezinen gaineko zerga.
-Uztailak 4-abuztuak 1: Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 2. hiruhilekoa.
-Abuztuak 1-irailak 1: Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 2. hiruhilekoa.
-Irailak 1-urriak 2: Espaloian zehar ibilgailuak sartzea (badoa).
-Urriak 2-azaroak 10: Ekonomi jarduera gaineko zerga.
-Urriak 2-31: Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 3. hiruhilekoa.
-Azaroak 2-abenduak 1: Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 3. hiruhilekoa.
-Azaroak 2-30: Bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...).
-Azaroak 2-30: Emakida administratiboak (atxega jauregia, udal baratzak...).
Informazio gehiagorako, abenduaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.