Maiatzaren 5ean

Senior nesken eskubaloi taldea osatzeko bilera

Noaua Aldizkaria 2023ko mai. 2a, 08:11

2021eko senior nesken taldea.

Hurrengo denboraldian senior nesken eskubaloi taldea osatzeko bilera deitu du Usurbil Kirol Elkarteak ostiral honetarako.

2023-24 denboraldirako senior nesken eskubaloi taldea osatzeko dagoen asmoz hitz egiteko bilera deitu du Usurbil K.E.-k ostiralean, maiatzaren 5ean, arratsaldeko 18:00etan Oiardo Kiroldegian. “Dakizuen bezala oso garrantzitsua izango da bertaratzea, eta ezin izanez gero, gurekin jarri harremanetan eta zuen asmoez berri
eman!”, egin dute gonbita.

Une gozo asko bizi izan ditu aipatu eskubaloi taldeak. Adibide moduan, albiste honi atxikitako argazkiko jokalari taldea Ohorezko Bigarren Mailara igotzear izan zen 2021ean.


Futbola Haranen
Maiatzak 6, larunbata
09:30 Kadete preferenteak: Usurbil FT-Urnieta KE
11:15 Eskolartekoa.
12:30 Infantil mutilak: Usurbil FT-Kostkas KE A
16:00 Preferente neskak: Usurbil FT-Zestoa KB

Maiatzak 7, igandea
Futbol Eskola.
16:30 Jubenilak: Usurbil FT-Arrupe Chaminade CD D

Kanpokoak
Maiatzak 6, larunbata
09:30 Infantil neskak, Beasaingo Igartzan: Goierri Gorri FK A-Usurbil FT A
10:30 Donostiako Cesar Beniton: Intxaurdi KE A-Usurbil FT B
10:15 Kadete neskak, Segurako Alustizan: Aizkorri FT-Usurbil FT
13:05 Kadete mutilak, Lasarteko Michelinen: Ostadar SKT C-Usurbil FT B
17:30 Erregionalak, Donostiako Herreran: Asoleus CF-Usurbil FT B
19:25 Preferente mutilak, Donostiako Berion: Santo Tomas Lizeoa KE-Usurbil FT

Maiatzak 7, igandea
9:30 Jubenilak, Donostiako Herreran: Sporting de Herrera B-Usurbil FT B